jueves, 14 de octubre de 2010

WEB 2.0




Zer da?


Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Aplikazioak?


-Web blogak: informazioa, bideoak, argazkiak... jartzeko balio duena. Bideoi, argazkiei... etiketak jarri ahal diogu beste erabiltzaileei bilaketa errazteko.

-Mikromedioen barruan web blogs eta blogs nagusienak dira. Hauek datare arabera antolatzen dira. Edonork sartu ahal da blogetan eta iruzkinak utzi ahal ditu.

-Wikiak: web orri bat da publiko guztiari irekita, non edonork informazio gehiago sartu ahal du. Nagusiena wikipedia da; entziklopedia online bat da, non erabiltzaileak dauden artikuluak hobetu ahal dituzte edo beste berri batzuk sortu.

-RRSS: edukiaren banaketa errazten du. RRSS orrialde batean erregistratzen bazara automatikoki egunerapenak jasotzen dituzu. Ez da beharrezkoa behin eta berriz orrialdean sartzea.

-Web zerbitzuak: aplikazioen bidez datuak elkartrukatzeko.

-Ajax: web bat da non baimentzen da komunikazioa, zerbitzariarekin bigarren plano batean. Orrialdea errekargatu gabe. Adibidez; gmail.


Ondorioak (kulturan, gizartean, eta eskolan)


Web 2.0 ondorioak: Edonork internetan zerbait jarri ahal duenez, eta honek jendearentzako erakargarriagoa denez, hor iritziak aurkitu ahal dituztelako, enpresak gero eta zailtasun handiagoak dituzte publizitatzeko. Bestetik, esate baterako; egunkariak informazioak behintzat egunero ematen dute bainta interneta segundu batzuetan informazioa gaurkotzen du. Azkenik, ahoz-ahoz joaten den informazioa, gaur egun jendea sinesten duena da. Adibidez; foroetan, blogetan... kontsumitzaileak eratuak.


Nire iritzia


Alde batetik, konturatu naiz egunero erabiltzen dudala ordenagailua eta ez dakidala ia ezer Tekonologia berriei buruz. Banekien wikipedia, blogak... existitzen zirela baina ez nekien hauen funtzioa ezta erabilera ere.

Bestetik, ez nekien zelako ondorioak ekarri dituen internetaren erabilera. Gero eta jende gehiago erabiltzen duela eta hori ekarri du jendea informazioa eskuratzeko internetara jotzea. Horrexegatik, agian egunkariak, publizitatea... arriskuan egon ahal dira. Hau ikusita publizitate enpresak eta beste medioek zerbait egin beharko dute internetari aurre egiteko eta denbora pasa ahala informazio medio tradizionalak ez desagertzeko.