miércoles, 15 de diciembre de 2010

BLOGEN APLIKAZIO DIDAKTIKOA

Blogak, bai informazio edo artikuluak idazteko baita beste blogetan aurkitzeko oso erabilgarria da. Blogak oso garrantzitsuak dira, eta hauen alde egon behar gara, gero eta blog gehiago egonda gero eta informazio gehiago aurkitzeko aukera eduki dezakegu.

Hezkuntzan oinarrituta, blogen bidez ikasi ahal da modu dinamiko batean eta motibagarriagoa izan ahal da. Gainera ikasleek pasatzen dira soilik erabiltzaileak izatetik sortzaileak ere izatera. Blogen bidez irudimena sustatu ahal da, talde lana, interneta erabiltzea... Gainera ikasleek gero eta indar handiagoa hartzen dute Teknologiak Berriak erabiltzen, etorkizunean ezinbestekoa izango delarik. Azkenik esan beharra daukat, blog hauen bidez ez bakarrik irakasleen lana errazten du baizik eta gurasoek ere jakin ahal dute haien seme-alabak zer egiten duten klasean eta nolako gaiak ematen dituzten.

Hala ere, esan behar dut, irakasleek edo behintzar baten bat jakin behar duela nola erabiltze diren teknologi berri hauek, blogak aurrera eramateko. Nire ustez, blogak lehen hezkuntzatik aurrera erabili ahal dute, umee txikiekin gauza sinpleagoak egingo dira.

Beraz, nire aburuz, blogaren erabilpena ondo egongo lirateke. Ikasleek ikasten dutelako modu dinamiko batean eta bai ikasle bera baita irakaslea motibazio handiagoa edukiko dute gaiarekiko.

ESKOLA 2.0 ETA ARBELA DIGITALA

Testu honetan ikus dezkegu eskola 2.o-ren ezaugarri nagusiak eta hezkuntzan betetzen duen funtzioa edota eragina, beste aldetetik ere agertzen da Arbel Digitala.

Batez ere eskola 2.0-ri buruz hitz egin dute, hain zuzen, hoen gizartean duen eraginari buruz. Autorearen aburuz, interesgarria izango litzateke ikasleek arbela digitalekin eta ordenagailuekin, hau da, teknologia berriekin, lantzea. Irakaslea ere ordenagailu bat eukiko du. Prozedura berbera ezarriko zaio ikastetxe osoari, konptzeptu berri batzuk ikasteko; hardware, software, etab. Hau da, honen xede nagusia ikastetxeak ohitzea teknologia berriak erabiltzen, esate baterako; tizazko arble baten ordez arbel digitala bat ipintzea.

Hala ere, esan beharra daukat, badaudela aditu batzuk honen kontra egiten dutenak. Hauen ustez sistema berri hau ez du hobetzen hezkuntza, hau da ez dio ezer aportatzen ikaskuntza prozesuari. Aditu hauen aburuz beste faktore batzuk agertu ahal direlako, adibidez; irakasleen motibazioa, metodologia... Horrexegatik autorearen iritziz, beharrezkoa izango zen, irakaslearen formalkuntza, motibazioa, tekonologia berriak curriculumean barneratzea... Hainbat autore esaten dute kontsumoa handitzeko proiektu bat dela, krisiaren eraginez, baina autoreak esaten du proiektu hau modu on batean erabili behar dugula.

Nire ustez, proiektu hau abantail asko ekarri ahal ditu ez bakarrik ikasleen motibazioa sustatzea baita irakasleena. Irakasle askok hainbat urte daramatzate mundu honetan eta haientzako "rutina" bat bezala da, baina sistema berri honekin motibatu ahal dira. Bestetik, umeek modu dinamiko eta edukatibo batean ikasi ahal dute eta ez betiko moduan.

ETEN DIGITALA

Ez da berria eten digitalaren kontzeptua, beti egon da eta. Leku askotan haien ekonomiagatik, kulturagatik... ezin izan dute ordenagailu bat izan ala interneta. Horrexegatik, bazterketa teknologiko bat eman ahal da, baina bestetik soziala bihurtu ahal da, ezin direlako beste pertsonekin komunikatu. Eten digitala garatzeko hainbat arrazoi aurki ditzakegu;

-Ekonomikoa; herrialde pobreenak ez dutenez errekurtso ekonomiko ezu dute aukera interneta edukitzeko. Hala ere autoreak pentsatzen du egun batean ere ailegatuko zaiela, baina beranduegi izango da? Agian, guk aurrerakuntza handia izan dugu, eta oso atzeratuak geratzen dira.
-Pertsonen ikaskuntza;pertsona batzuk ez dute inoiz inolako ikaskuntza eduki eta horrexegatik ez dira gai teknologia berriak erabiltzen.
-Eten digital generazionala;gazteek trebetasun handiago dute teknologia berriak erabiltzen, horrexegatik irakasleek ziuraski beldur pixka bat eduki ahal dute honelakoak irakasterakoan.
-Ezaugarri fisiko eta psikikoen eten digitala;teknologia berriak ez dira izango guztientzat. Eskola guztiak baliabide berberak izan behar dituzte.
-Hezkuntzazkoa;Gizarte honetako hiritarrek teknologia berriekin komunikatzeko eta interakzionatzeko aukera izan behar dute, informazioa trukatzeko oso erabilgarria da eta.Hori dela eta, teknologia berrien aurrean jarrera positibo bat beharrezkoa da. Horrexegatik eskolan lantzea ezinbestekoa da.
-Idiomatikoa; internet informazioa eskuratzeko oso garrantzitsua da. Informazio gehiena ingelesez aurki dezakegu, ahala ere, gure hizkuntza nahiz eta gutxi eduki ere auski dezakegu informazioa.


Hau gerta ez dadin, eskolatik hasi behar da teknologi berriekin. Konpondu ahal diren arazoak aztertu behar dira eta leku aproposa agian eskola izango da. Etorkizunean teknologi berriak ezinbestekoak izango direlako.

jueves, 9 de diciembre de 2010

Berritzegune

http://b07lehenhezkuntza.wordpress.com/


Link honetan berritzegune bat aurki dezakegu. Honen bidez irakasleok aukera izango dugu informazio trukatzeko eta informazio berria eskuratzeko.

Ingelesa ariketak

http://web.educastur.princast.es/proyectos/nea/nea_english/#


Ariketa hau aukeratu dut ingelesa lantzeko aproposa iruditzen zaidalako. Hainbat ariketa aurki ditzakegu eta ikasleek ingelesa landu ahal dute modu dinamiko batean.

Berdintasunaren aldeko ipuinak

http://www.portuigualdad.info/cuentos_portu_igualdad-eu


Link hau aukeratu dut umeekin txikitatik berdintasuna lantzea oso garrantzitsua delako, horrexegatik web orri honetan hainbat ipuin aurki ditzakegu berdintasunari buruz. Hortaz aparte, irakurmena eta ulermena lantzeko aukera daukagu.

Erabilgarria izan ahal da, berdintasunaren balioa erakutsi ahal diegulako umeei eta ipuin batzuk ateratzen direnez, hauen galdera batzuk prestatu ahal diegu edota haiek klase aurrean ipuinaren argumentua azaltzea eta zer ikasi duten horren bidez.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

TEKNOLOGIA BERRIAK GIZARTEAN IZAN DUEN ERAGINA

Teknologia berriekin gure gizartea asko aldatu egin da. Gaur egun, informazioa arinago jasotzeko internetara jotzen dugu, medio azkarrena da eta. Hau da, interneta mundu osoan gertatzen ari den berriak ematen dizkugu, gainera zehaztasunez eta argazkiekin.

Gaur egun, teknologia berriak oso garrantzitsuak dira eguneroko bizitzarako; bai eskolan, bai lanpostu bat lortzeko... Honekin esan nahi dudana da etorkizunean ezinbestekoak izango direla gizarteratzeko, tekonologia berrien eragina gu pentsatzen dugun baino askoz handiago izango delako. Horrexegatik, hezkuntzan eragina izango dute, gero eta gehiago erabili beharko dute, bai irakaslea baita ikasleak ere.

Prometeus - La revolución de los medios






PROMETEUS IRUZKINA

Bideo honetan azaltzen da teknologia berrien eragina gizartean. Teknologiek berriek izugarrizko aurrerakuntza izan dute horrexegatik esan dezakegu gaur egun informazioaren gizartean bizi garela. Gizarte honetan garrantzi handia hartu dute komunikabideek. Norbera da informazioaren produzitzailea eta kontsumitzailea. Bideo honetan ikus dezakegu, gizakia dena dakiela Jainkoa antzekoa horren ondorioz, Prometeus mundu berria sortzen da. Hau sortu da intenetari esker, honek munduan eragin handia izan du, hau da, gizartean izugarrizko eragina izan du, beste komunikabideetan, esate baterako; telebistan, irratian... gaur egun interneta gehiago erabiltzen delako.
Bestetik prosumer gizabanakoa daukagu. Honek informazioa kontsumitu baina ere produzitzen du. Gizarteko edozein kidea prosumer bihurtu ahal da, hau da, edozeinek produzitu ahal du informazioa interneten.
Beraz, esan dezakegu, etorkizunean gizartea digitala izan dela, hau da, digitalizatua. Horrexegatik gero eta jende gehiago hasi da erabiltzen interneta, etorkizuneko medioa buhurtuko delako.
Horren ondorioz, etorkizunean telebista, irratika, egunkaria ... modu digitalera pasatuko da.
Ondorioz, esan dezaket, gaurko mundua eta etorkizuneko mundua interneta izango dela, horrexegatik beharrezkoa izango da teknologia berriak ezagutzea eta gaitasunak eukitzea hauek erabiltzeko.

jueves, 14 de octubre de 2010

WEB 2.0




Zer da?


Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.

Aplikazioak?


-Web blogak: informazioa, bideoak, argazkiak... jartzeko balio duena. Bideoi, argazkiei... etiketak jarri ahal diogu beste erabiltzaileei bilaketa errazteko.

-Mikromedioen barruan web blogs eta blogs nagusienak dira. Hauek datare arabera antolatzen dira. Edonork sartu ahal da blogetan eta iruzkinak utzi ahal ditu.

-Wikiak: web orri bat da publiko guztiari irekita, non edonork informazio gehiago sartu ahal du. Nagusiena wikipedia da; entziklopedia online bat da, non erabiltzaileak dauden artikuluak hobetu ahal dituzte edo beste berri batzuk sortu.

-RRSS: edukiaren banaketa errazten du. RRSS orrialde batean erregistratzen bazara automatikoki egunerapenak jasotzen dituzu. Ez da beharrezkoa behin eta berriz orrialdean sartzea.

-Web zerbitzuak: aplikazioen bidez datuak elkartrukatzeko.

-Ajax: web bat da non baimentzen da komunikazioa, zerbitzariarekin bigarren plano batean. Orrialdea errekargatu gabe. Adibidez; gmail.


Ondorioak (kulturan, gizartean, eta eskolan)


Web 2.0 ondorioak: Edonork internetan zerbait jarri ahal duenez, eta honek jendearentzako erakargarriagoa denez, hor iritziak aurkitu ahal dituztelako, enpresak gero eta zailtasun handiagoak dituzte publizitatzeko. Bestetik, esate baterako; egunkariak informazioak behintzat egunero ematen dute bainta interneta segundu batzuetan informazioa gaurkotzen du. Azkenik, ahoz-ahoz joaten den informazioa, gaur egun jendea sinesten duena da. Adibidez; foroetan, blogetan... kontsumitzaileak eratuak.


Nire iritzia


Alde batetik, konturatu naiz egunero erabiltzen dudala ordenagailua eta ez dakidala ia ezer Tekonologia berriei buruz. Banekien wikipedia, blogak... existitzen zirela baina ez nekien hauen funtzioa ezta erabilera ere.

Bestetik, ez nekien zelako ondorioak ekarri dituen internetaren erabilera. Gero eta jende gehiago erabiltzen duela eta hori ekarri du jendea informazioa eskuratzeko internetara jotzea. Horrexegatik, agian egunkariak, publizitatea... arriskuan egon ahal dira. Hau ikusita publizitate enpresak eta beste medioek zerbait egin beharko dute internetari aurre egiteko eta denbora pasa ahala informazio medio tradizionalak ez desagertzeko.