miércoles, 15 de diciembre de 2010

ETEN DIGITALA

Ez da berria eten digitalaren kontzeptua, beti egon da eta. Leku askotan haien ekonomiagatik, kulturagatik... ezin izan dute ordenagailu bat izan ala interneta. Horrexegatik, bazterketa teknologiko bat eman ahal da, baina bestetik soziala bihurtu ahal da, ezin direlako beste pertsonekin komunikatu. Eten digitala garatzeko hainbat arrazoi aurki ditzakegu;

-Ekonomikoa; herrialde pobreenak ez dutenez errekurtso ekonomiko ezu dute aukera interneta edukitzeko. Hala ere autoreak pentsatzen du egun batean ere ailegatuko zaiela, baina beranduegi izango da? Agian, guk aurrerakuntza handia izan dugu, eta oso atzeratuak geratzen dira.
-Pertsonen ikaskuntza;pertsona batzuk ez dute inoiz inolako ikaskuntza eduki eta horrexegatik ez dira gai teknologia berriak erabiltzen.
-Eten digital generazionala;gazteek trebetasun handiago dute teknologia berriak erabiltzen, horrexegatik irakasleek ziuraski beldur pixka bat eduki ahal dute honelakoak irakasterakoan.
-Ezaugarri fisiko eta psikikoen eten digitala;teknologia berriak ez dira izango guztientzat. Eskola guztiak baliabide berberak izan behar dituzte.
-Hezkuntzazkoa;Gizarte honetako hiritarrek teknologia berriekin komunikatzeko eta interakzionatzeko aukera izan behar dute, informazioa trukatzeko oso erabilgarria da eta.Hori dela eta, teknologia berrien aurrean jarrera positibo bat beharrezkoa da. Horrexegatik eskolan lantzea ezinbestekoa da.
-Idiomatikoa; internet informazioa eskuratzeko oso garrantzitsua da. Informazio gehiena ingelesez aurki dezakegu, ahala ere, gure hizkuntza nahiz eta gutxi eduki ere auski dezakegu informazioa.


Hau gerta ez dadin, eskolatik hasi behar da teknologi berriekin. Konpondu ahal diren arazoak aztertu behar dira eta leku aproposa agian eskola izango da. Etorkizunean teknologi berriak ezinbestekoak izango direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario